URRIAREN 3TIK 6RA

Food fashion festival

Mundua, oraintxe ezagutzen dugun mundu hau, amaitzera doa. Aldaketa bizkorreko ingurune honetan, erreakzionatzea eta egokitzea ez da nahikoa: askoz ere ausartagoak izan behar dugu, etorkizunari aurrea hartu behar diogu, eta disruptigoagoak izan behar dugu, gizarte eta enpresa premientzat irtenbideak proposatuz. Gure helburua da zientziaren eta berrikuntzaren bitartez gure elikadura sistema eraldatzea, eta planetarentzat iraunkorragoa eta pertsonentzat osasungarriagoa izango den etorkizuna sortzea, negozioan ere eragina izanda.

Food Fashion Festival, AZTI, EIT Food eta Eusko Jaurlaritzak antolatua, herritarrek elikaduraren berrikuntzan parte har dezaten lortzea, eta herritarrak eurak bihurtzea elikaduraren etorkizunaren protagonista nagusi bilatzen du. Zientzia gizatiartzea eta gizarteari hurbiltzea bilatzen duen esperientzia da, arlo horrek elikadura berrikuntzan eta eraldaketan daukan rol garrantzitsuari buruzko kontzientzia har dezan jendeak.  Esperientzia estimulagarria da, inspiratzailea eta erakargarria, kontzientzia pizteko eta herritarrak ahalduntzeko baliagarria, dagoeneko badatorren elikadura berrikuntzaren eragile aktibo izan daitezen.

Food Fashion Festival, hain zuzen, Food4Futureren abiapuntua izango da. Azken hori askoz ere mugimendu orokorragoa da, eta etorkizunari begira jarrita, gaur egunean jada lankidetza ekintzarako deia egiten du, aldaketan gakoak izango diren eragileak harremanetan jarriz: herritarrak, ikertzaileak eta enpresak.

Food4Futurek berrikuntza arinagoa eta errentagarriagoa sustatzen du, eta elikadura sistemaren erronkekin zein enpresa eta gizartearen premiekin lotuta dago. Oinarri zientifikoaren konfiantza eta sinesgarritasuna ardatz hartuta, elikadura eraldaketa bultzatzen du. Eta ezagutza eragingarriak partekatzeko formula zein ingurune berriak, ideien sorkuntza eta irtenbideen elkarrekiko sorkuntza aztertzen ditu.

Hurrengo Food4Future 2020an egingo da: Food4Future World Summit. Helburutzat izango du elikaduraren arloan ekimen lider bihurtzea, non aukera egongo den elikaduraren etorkizuna irudikatu eta esperimentatzeko. Eratzen hasteko lehenengo urratsa izango da.   

palma eraikina
POSTA KALEA, 3, BILBO

urriaren 3tik 6ra

GUZTIONTZAT, HAUR ZEIN HELDU

SARRERA DOAN

ANTOLATZAILEAK

BABESLEAK

LAGUNTZAILEAK