suelos_sanos
tAILERRA. 12 PLAZA. Tokiak bete arte.

LURZORU OSASUNTSURIK GABE… EZ DAGO JANARIRIK

Noizbait pentsatu al duzue zer gerta daitekeen inguruan ditugun lurzoruak zaintzen ez baditugu? Lurzoru osasuntsurik izan ezean, landarerik eta janaririk gabe geratuko gara, eta klima okerrera doa, gainera. Nola bereizten da lurzoru osasuntsu bat osasuntsua ez den batetik? Tailer honetan zientzialari bihurtuko gara, eta ikertu egingo dugu: hainbat lurzoru motari probak egingo dizkiegu, jakiteko zenbateraino diren osasuntsuak, eta zer ekoitz dezaketen.

NOREN ESKUTIK:

Neiker

ORDUTEGIA:

Urriak 5. 13:15-13:45.

NORI ZUZENDUA:

Haurrak (8 urtetik aurrera)

HIZKUNTZA:

Euskara eta Erdara